Euskal kultura: sentsibilizazioa eta transmisioa

Euskal kultur erakundeak ama eskolatik terminalera arteko ikasleei zuzenduak diren hainbat dispositibo pedagogiko proposatzen ditu euskal kulturaren inguruko sentsibilizazioa lantzeko (musika, literatura, zinema).

Dispositibo horien helburua ikasleei euskararen erabilerari zentzua ematea da, obrak ezagutuz eta artistekin elkartuz, ideiak eta emozioak transmititzeko bitarteko gisa. Hiru sailatan bana daitezke: topaketak, ibilbideak, lehiaketak.

Dispositiboak

Topaketak
Topaketak

Topaketak

Topaketek obra edo artista bat une jakin batean ezagutzeko parada ematen dute; aitzinetik, ikasgelan, prestakuntza-lana egiten da.

Ibilbideak
Ibilbideak

Ibilbideak

Ibilbideek topaketa sakontzeko aukera ematen dute, eragile batekin batera egindako sorkuntza-lanaren bidez.

Lehiaketak
Lehiaketak

Lehiaketak

Lehiaketak ikasleen sormena sustatzen du eta beste ikastetxe batzuetako ikasleekin elkartzeko parada ematen die.


Baliabide osagarriak

Ustiapenak
Ustiapenak

Ustiapenak

Gure sentsitsibilizazio dispositibo ezberdinetan saioen antolatzeko baliatzen ahal den materiala edo ustiapen-bideak eskuragarri daude ere zonbait kasutan.
Mintzoak
Mintzoak

Mintzoak.eus

Ahozko lekukotasunak interesgarriak izan daitezke ikasgelan aipatu hainbat gairen ilustratzeko. Gure Mintzoak.eus atarian klaserako baliagarriak izaten ahal diren pasarte batzuk hautatu ditugu.

Egitasmo bereziak

HEZHI mugazgaindiko hezkuntza egitasmo eleaniztuna

HEZHI
HEZHI
Euskal kultur erakundeak HEZHI egitasmoan parte hartzen du Dijitalidadea agentziarekin partaidetzan. Mugazgaindiko proiektu honek ikerketa akademikoak, formakuntza, mugikortasunak eta baliabide pedagogikoen sorkuntza bultzatzen ditu hezkuntza eleaniztunarentzat.