Euskal kultura: sentsibilizazioa eta transmisioa
Euskal kultur erakundeak ama eskolatik terminalera arteko ikasleei zuzenduak diren hainbat dispositibo pedagogiko proposatzen ditu euskal kulturaren inguruko sentsibilizazioa lantzeko (musika, literatura, zinema).
Dispositibo horien helburua ikasleei euskararen erabilerari zentzua ematea da, obrak ezagutuz eta artistekin elkartuz, ideiak eta emozioak transmititzeko bitarteko gisa. Hiru sailatan bana daitezke: topaketak, ibilbideak, lehiaketak.
Dispositiboak

Topaketak
Topaketek obra edo artista bat une jakin batean ezagutzeko parada ematen dute; aitzinetik, ikasgelan, prestakuntza-lana egiten da.

Ibilbideak
Ibilbideek topaketa sakontzeko aukera ematen dute, eragile batekin batera egindako sorkuntza-lanaren bidez.

Lehiaketak
Lehiaketak ikasleen sormena sustatzen du eta beste ikastetxe batzuetako ikasleekin elkartzeko parada ematen die.
Baliabide osagarriak

Ustiapenak
Gure sentsitsibilizazio dispositibo ezberdinetan saioen antolatzeko baliatzen ahal den materiala edo ustiapen-bideak eskuragarri daude ere zonbait kasutan.
Mintzoak.eus
Ahozko lekukotasunak interesgarriak izan daitezke ikasgelan aipatu hainbat gairen ilustratzeko. Gure Mintzoak.eus atarian klaserako baliagarriak izaten ahal diren pasarte batzuk hautatu ditugu.Egitasmo bereziak
HEZHI mugazgaindiko hezkuntza egitasmo eleaniztuna
