Hemen zaude: Hasiera Euskal kultur erakundea

Euskal kultur erakundea

Euskal Kultur Erakundearen eginkizun nagusia euskal kulturaren garapenaren eta hedaduraren sustatzea da.

Euskal kultur erakundearen biltzar nagusi batez
Euskal kultur erakundearen biltzar nagusi batez

Euskal Kultur Erakundea (EKE) 1990ean sortu zen, euskararen eta euskal kulturaren alorretan lanean ari diren elkarteek galdeginik eta Estatuaren, Akitania eskualdeko kontseiluaren, Departamenduaren eta Euskal Herriko herriak biltzen dituen euskal kulturaren aldeko herrien sindikataren borondate politikoari esker.

Sortu zenetik, Uztaritzen du egoitza. Euskal kulturaren zaintzea, transmititzea eta hedatzea ditu lan ardatzak.

EKEk 160 kultur elkarte kide baditu eta egun guzietakoan laguntzen ditu. Elkarte horiek ikusgarrigintza, literatura, ondarea, entzun-ikus eta arte bisual alorretan ari dira.

Euskal Kultur Erakundeak kultura ekintzen eragile ere izan nahi du. Beraz, bere egitasmoak garatzen ditu, bere elkarteekin eta beste kideekin elkarlanean (erakusketak, urte anitzeko programak, hala nola Kantuketan, Batekmila, Eleketa edo Hogei’ta, euskal kulturaren web ataria, etab.).

Azkenik, 2011z geroz, erakunde publikoek Kultura alorreko politika publikoen sortzeko obragintzaren laguntzeko eginkizuna eman diote (euskal kulturaren alorreko aditu lanak eta kontseiluak).

Bere 9 langile profesionalekin, EKE euskal kulturaren baliabide gune gisa ezagutua da eta mugazgaindiko harremanetan eginkizun handia du, besteak beste, Eusko Jaurlaritzarekin duen partaidetzari esker.

Ezohiko gobernantza

Euskal kultura, eragile nola amatur hala profesionalek sortzen, girotzen eta egunerokoan biziarazten dute, eta herritarrekin partekatzen ; hainbat erakunde edo ekonomia munduko partaideek garatzen laguntzen dute.

Sortu denetik, Euskal kultur erakundearen kudeantza moldea aktore ezberdin horien bateratzean oinarritua da, Administrazio kontseilu erabakitzailea aktore guzti horien ahotsa delarik

Harremanak

Euskal kultur erakundeko bulegoak publikoari idekiak dira astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 12:30ra eta 13:30tik 18:00etara (kasu, asteazkenetan bulegoak 9:00etatik 13:00era idekiak dira eta ostiraletan 17:00etan hesten).

Helbidea: Lota Jauregia - PK 6 - 64480 Uztaritze
Telefonoa: 0 (033) 5 59 93 25 25
Kokapena: Ikus kokapen-planoa

25 urteko esperientzia euskal kulturaren zerbitzuko

25 urteko esperientzia euskal kulturaren zerbitzukoEuskal kultur erakundeak bere lan sail ezberdinak aurkezten dituen dokumentua argitaratu du 2016ko irailean. Kartografia baten bidez, bere ekintzen banaketa erakusten du, eguneroko lan eremu guzietan.
Sarean eskuragarri dago

Aquitaine.eus

Aquitaine-eusEusko Jaurlaritzak eta Akitania Berria-k osatzen duten Akitania-Euskadi Euroeskualdeak, baita ere Etxepare Euskal Institutuak eta Euskal kultur erakundea-k 2016ko martxoan abiarazi zuten Aquitaine.eus egitasmoa. Hemendik aitzina horren aktualitatea www.aquitaine.eus webgunean segi daiteke.