Frank Suarez
2023/02/03
Zineskola dispositiboak euskarazko lehen mailan eskolatuak diren ikasleei, euskarazko animazio filmak deskubritzeko aukera eskaintzen die, lurraldeko 11 zinema aretotan haiendako antolatuak diren emanaldien bidez.
Euskarazko zinemaren sustapenaren alde daraman lana dela eta, Euskal kultur erakundeak Zineskola dispositiboa gidatzen du Cinéma & Cultures, Cinévasion, Zineuskadi, IKAS euskal pedagogia zerbitzua eta Hezkunde Nazionalarekin partaidetzan. Dispositibo honen xedea, lehen mailako irakasle euskaldunei euskarazko animazio zinemaren inguruko ibilbide pedagogiko batean inplika daitezen proposatzea da.
2022an ondoko filmak programatuak izan dira: Harri Zopa, Ernest & Celestine, Lur eta Amets.