COVID-19: Euskal kultur erakundea hetsirik egonen da da eta kultura agenda gelditua da

2020/03/16

COVID-19 izurritearen kontrako neurriak direla-eta Euskal kultur erakundea hetsirik egonen da, beste erabakirik hartu arte. Lantaldeak segituko du lanean tele-prozeduren bidez. EKE-k antolatu ekitaldi guziak ezeztatuak dira. Jakinez gainera EKE-k sustatatutako elkarte eta artisten ekitaldi gehien-gehienak ezeztatuak direla ere, gure wegbunean zabaldua den kultura agenda ez da gehiago eguneratua.

COVID-19: Euskal kultur erakundea hetsirik egonen da da eta kultura agenda gelditua da
EKE-ko bulegoak hetsirik egonen dira beste erabakirik hartu harte

Laburbilduz, ondorioz eta beste erabakirik hartu arte:

  • Euskal kultur erakundearekin harremanetan jar daiteke info@eke.eus helbidera idatziz
  • Premiazko galderentzat 06 07 70 50 06 zenbakia deit daiteke (zuzendaritza).
  • Lantaldeko kideekin zuzenean harremanetan jar daiteke emailez : ikus lantaldearen osaketa
  • Euskal kulturaren agenda ez da gehiago eguneratua: ez kontutan har beraz agenda sailean agertzen diren gertakariak (begi bistakoa baldin bada ere gertakari gehien-gehienak ezeztatuak direla bulta batez).

Ulertuko duzuelakoan, laster arte erraten dizuegu beraz gogoraraziz segi dezakezuela gure mintzoak.eus eta eke.eus atarietan hainbat baliabidez gozatzen.

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)