Abian da Euskal kultur erakundeko 2026. urterako partaidetza kanpaina
Beren urtesaria ordaindu duten Euskal kultur erakundeko elkarte-kideek, 2026ko kultura egitasmoaren barnean sartuko diren partaidetza eskaera txostenak e-mailez errezibituko dituzte laster. Eskaera horiek 2025eko urriaren 31ko berantenik itzuli beharko dira.

2026an iraganen diren proiektuendako partaidetza eskaera txostena EKE-ko kide diren elkarteei igorria izanen zaie irailaren 23an.
Oroitarazi behar da bakarrik urtesaria ordaindua duten Euskal kultur erakundeko elkarte-kideek deialdi honetan parte har dezaketela.
Joan den urtean, Euskal Hirigune Elkargoa (EHE) eta Euskal kultur erakundea elkarlanean aritu ziren ELKI izeneko dispositiboa abiarazteko, amateurrek bultzatzen dituzten sormen proiektuak laguntzeko. Ekimen hau aurten ere segitzen du. Eskaerak zuzenki egin beharko dira EHEren webgunearen bidez, betiere irailaren 23tik goiti.
Gehiago jakin
- EKE-ren elkarte-kideei zuzendutako egitasmo deialdia
- Harremana: Marion Lastiri - marion.lastiri@eke.eus
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)