EKE bere elkarte-kideen laguntzeko prest konfinamendu garaian

2020/03/19

Gure atxikimendu guzia erakutsi nahi diegu gure kultura elkarte, artista eta partaide guziei. Badakigu ere krisia honek gure kultura elkarte kide guzientzat jadanik eragin handiak dituela eta geroan ere ukanen dituela. Jakin ezazue Euskal kultur erakundea zuen ondoan dela eta bihar oraino gehiago zuekin izanen dela bere ahalen araberako laguntza eta aholkuak ekartzeko.

EKE bere elkarte-kideen laguntzeko prest konfinamendu garaian
© Jose Valderrey - Dantzan CC-BY-SA

Ezohiko ingurugiro honetan, galdegiten dizuegu gurekilako harremanentzat internet sarea erabiltzea, gure webguneko lantaldearen orrian zehaztuak diren helbide elektronikoen bitartez. Oroitarazten dizuegu Euskal kultur erakundea hetsirik egonen da publikoarentzat, beste erabakirik hartu arte.

Egun hobeak etorriko direlarik, ez duda gurekin harremanetan sartzea, edozein galde gurekin partekatzea.
Anartean, zaindu zuen eta ingurukoen osagarria.

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)