Maia Etchandy
2021/01/05
Bordele ondoko Cenon herriko Le Rocher de Palmer kultur aretoak, euskal kulturari ateak berriz idekiko dizkio udazken honetan. Hiru kontzertu eta argazki erakusketa bat – denak urririk –antolatuak izanen dira Aquitaine.eus mugazgaineko lankidetza programaren baitan.
2016an, Euskal kultur erakundeak eta Etxepare Institutuak, Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdearekin batera, Aquitaine.eus izeneko programa bat abiatu zuten. Honek, Ipar Euskal Herriko, Euskadiko eta Nafarroako kultura eragileen mugikortasuna eta hedapena, eta orokorki mugazgaineko lankidetza sorkuntzak sustatzen ditu Akitania-Berrian. Ondorioz, urtero, euskal artista batzuk programatuak dira Cenon-eko Rocher de Palmer aretoan.
2020ko egitaraua
Xehetasunak