Maia Etchandy
2022/12/03
Euskal kultur erakundeak eta BILKETA nahiz Biblio64 sareek, euskarazko literaturan ateratu diren argitalpenen berri emateko eguna antolatuko dute heldu den irailaren 16an, literatura sartzearen karietara. Euskal kulturaren inguruko sentsibilizazio egun hori lurraldeko liburutegi-mediateketako langileei zuzendua da.
2010az geroz BILKETA proiektuarekin bat eginik, Baionako Mediatekaren eta Biblio64-ren partaidetzarekin, Euskal kultur erakundeak euskararen eta euskal kulturaren inguruko sentsibilizazio egunak antolatzen ditu irakurketa publikoaren profesionalen sarearentzat.
2021. urte hasieran, euskarazko berritasunak azpimarratuak izan ziren bi webmintegiren bidez. Literatura sartzearen karietara antolatu bigarren hitzordu honekin, lurraldeko liburutegi-mediateketako langileek urtarrilean egin aurkezpenen ondotik plazaratu diren euskarazko argitalpenen hautaketa baten deskubritzeko parada ukanen dute. Eguna, Hazparneko Elkargoaren Etxean iraganen da, 2021eko irailaren 16an, ostegunez.
Irakurketa publikoaren profesionalen jarraitzeko programaren barnean antolatzen diren topaketa guzietan bezala, eguna euskaraz iraganen da, bat-bateko itzulpenarekin frantsesera.
Xehetasunak