Euskal zinemaren kalitatea eta bizitasuna Iparraldeko zinegeletan

2024/04/11

Dantza, antzerki edo literatura arloetan bezala, urte batzuk badira Euskal kultur erakundeak euskal zinemaren aldeko engaiamendu azkar bat erakusten duela. Konkretuki, EKE-k euskal zinemaren hedapenerako ekartzen duen laguntzari esker, izan zinema festibalen edo euskal zineari dedikatu gaualdien bidez, publikoen eta filma egileen arteko topaketak sustatzen ditu.

Euskal zinemaren kalitatea eta bizitasuna Iparraldeko zinegeletan
Ainhoa "Black is Beltza II" filmaren estreinaldia Baionan © Lorentxa Saragueta

Halaber, Atalante zinema gelak urtero antolatzen duen zinema independenteari eta sorkuntzari buruzko Docketan Topa ekitaldi nagusia laguntzen du, 2024ko maiatzaren 2tik 5era iraganen dena. Usaian bezala, festibal horrek toki zabala eskaintzen dio euskal zineari, jardunaldi profesional batekin, eta Hemendik izeneko autore gazteen egonaldi batekin.

Gainera, Artzain soil eta Negu hurbilak filmen estrenaldien karietara, Lucie Francini eta Sabine Hourcade bai eta Negu kolektiboko egileekin topo egiteko aukerak izanen dira.

Bestalde, Samsara filma aurkeztua izanen da eta Oskar Alegriak Zinzindurrunkarratz bere azken lana aurkeztuko du ere, filma jadanik munduko hainbat festibal ospetsutan ibili izan delarik.

Halaber, Cinévasion elkartearekin partaidetzan, EKE-k film batzuen aurkezpen birak laguntzen ditu ere, egileen presentzian iraganen diren gaualdi berezi batzuen bidez.
Horrela, Lucie Francini eta Sabine Hourcade-k Artzain soil dokumentala Hazparneko Haritz Barne zinegelan aurkeztuko dute maiatzaren 14ean eta ondotik gure lurraldeko beste zazpi herritan. Negu Kolektiboaren Negu hurbilak filma maiatzaren 22tik ekainaren 11a artean Iparraldean zehar ikusgai izanen da ere.

Urtetik urtera, Euskal zinemaren kalitatea gero eta altuagoa da, eta hori aurten ere ikusiko da hedatuko diren filmekin.

Gehiago jakin

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)