Getxoko "Iparra galdu gabe" festibalaren X. edizioa

2022/10/11

Getxoko Iparra galdu gabe festibalaren 10. edizioa urriaren 8tik abenduaren 3a arte iraganen da. Iparraldeko artistak eta kultura eragileak programazioaren muinean ezartzen dituen kultura denboraldi zirraragarri hau, Euskal kultur erakundeak eta Getxoko Hiriak urte anitzetan eraman duten partaidetzaren emaitza da.

Getxoko "Iparra galdu gabe" festibalaren X. edizioa
© Dom Campistron

Bi urtetarik behin, Getxoko Hiriak, Euskal kultur erakundearekin elkarlanean, Iparraldeko hainbat artista eta eragile gomitatzen dituen Iparra galdu gabe diziplina anitzeko festibala antolatzen du. Bi erakundeen artean duela hamabost urte baino gehiago hasitako elkarlanak helburu hauek ditu: 

  • Iparraldeko ekoizpen artistikoen eta artisten zirkulazioa erraztea eta sustatzea
  • Bizkaiko hiri horren biztanleei gure baliabide kulturalak ezagutaraztea
  • Iparraldearen eta hegoaldearen arteko trukaketa artistikoak biderkatzea

Gaurko musiketan zentratua den 10. edizio honetan, Odei (rap), Frikun (afro-rock) eta Anje Duhalde (folk-rock) taldeen kontzertuak entzungai izanen dira,bainan ez bakarrik. Emanaldiak eta mintzaldiak programazio aberatsa osatzen dute ere: dantza, Patxi ta Konpaniarekin, literatura Dom Campistronekin, haur antzerkia Kiribil taldearekin, Iparraldeko komunikabideak Pantxika Maitiarekin (Kanaldude) eta Pepe Aizpururekin (Euskal irratiak) Getxoko hainbat tokitan aurkeztuak izanen dira.
Eskaintza kulturala zabal bat Iparraldearen aniztasuna eta gaurkotasuna ezagutzeko.

Gehiago jakin

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)