Frank Suarez
2023/03/14
Iparraldea Bertan zikloaren 22. edizioa martxoaren 7tik 21era iraganen da, Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean. Euskal kultur erakundeak, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin lankidetzan, kontzertu bat eta hitzaldi bat eskainiko ditu, bai eta film proiekzio bat ere. Antolatuak diren ekitaldi guziak zuzenean ikusgai izanen dira Koldo Mitxelena Kulturunearen webgunean.
Iparraldeko artisten sorkuntzak agerian emateaz gain, Euskal kultur erakundeak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak aspaldian antolatzen duten Iparraldea Bertan zikloak, gure lurraldearen kultura aberastasuna Hegoaldeko biztanleeri ezagutaraztea du helburu.
Oroitaraz dezagun antolatuak diren ekitaldi guziak internet bidez zuzenean segitzen ahalko direla hemen klikatuz.