Txalajorea
Formak eta irudiak koloreekin uztartzen diren bezala
Hotsek imaginazioa suspertzen dute berehala
Belarrietatik begietara egiten da zubia
Eta hauen artean sorkutzaren habia
Joreak hemen, lasaiki
Joreak hor arinki
Joreak han azkarki
Lasaiki, arinki, azkarki
Azkarki, lasaiki, arinki,
Arinki, azkarki, lasaiki
Zer egiten ari ? Nork daki ?
Txalaparta jotzen ari ?
Zerbait horrela dirudi !
Horrela dira nire baitan ageri
Entzuten ditudanen arabera
Ezker, eskuin, gora, behera
Ikusten dut haien jokaera
Begien aitzinean ardirik ez
Begien sakonean hor daude zinez
Bai duda mikorik ez
Txalaparta ginuen egun, zintzarradaren bidez !
Euskal kultur erakundeko egoitzara etor daiteke publikoa - hitzordua hartuz gero haatik - astelehenetik ostiralera.
Hiru ardatz nagusiren inguruan oinarritua den bide-orria landu du Euskal kultur erakundeko lantaldeak 2023-2026 epealdirako.