Santa Ageda

Santa Ageda

"Hemen duzue herria irudikatzen duen soinu-erretaula, ritmo sakratuz osatua ; musika litaniatuak gupidagabeki lurrean sustraitzen duena. Lur iraultze nekeari sakonetik lotua zaio, errepikapen inkantatu batean. Agata emazte saindua, garbi geratu zen, jasan zituen jazartzeen gatik ere. Figura horretan ikusten dut euskal kulturaren metafora. A cappella soinuaren xoiltasuna gai barnakoi honi dohakio, marrazki arrunt eta garratzekin batera. Behargabeko guziak kenduz, nahi dut begia hel dadin goian dagoen karratu ttikira. Soinuaren taupadak bihotzaren bulkadak adierazten du. Ritmo jarraiki hori nire margolanean ordenaturik eman dut. Ethnomusikalariak nirea alderatuko du Georgiako Svanetiar lur-iraulde musikarekin edo Australiako Arborigeno populuarenarekin. Euskal iturri berezitik dator noski, baina oihartzunak baditu beste populuetan. Bere lurretan fierki errotu jendea topatzea poz handia izan zait eta nire margolanean eman dut".

Camille Masson-Talansier