"Amerikanoen Jaraunspena"
1999an, Kepa Etchandy, Baionako argazkilariak, osaba baten aztarnak aurkitzen ditu Miramaren, Buenos Aireseko lurraldean, eta 2003an lehen bidaia egiten du. Herrira itzultzerakoan, saiatzen da hain urrun joan direnen oroimen bizia indarberritzera, argazki batzuren bidez. Ondotik, bere ikerketak segituko ditu, « Amerikanoek » utzitako aztarnei buruz. Hala deituak ziren Ameriketatik sartu ziren euskaldunak, batzuentzat aberasturik. Gutti izan ziren Euskal Herrira itzuli zirenak baina haien itzulerak eragin psikologiko handia utzi zuen « amerikarraren » mitoa garatuz.
Gehiago jakin
Fitxa teknikoa
- Testu elebidunez eta argazkiz osatutako10 panela
- 2010ean ekoiztutako erakusketa, kontseilu nagusiaren eta Biarritzeko hiriaren laguntzarekin
Euskal kultur erakundeko egoitzara etor daiteke publikoa - hitzordua hartuz gero haatik - astelehenetik ostiralera.
Hiru ardatz nagusiren inguruan oinarritua den bide-orria landu du Euskal kultur erakundeko lantaldeak 2023-2026 epealdirako.