Ametsezko baratzean ibilaldia
Zeta papera, zeramika, artilea, burdin haria, pintura eta serigrafia nahasten dituen instalazio artistikoa. Zeta paperezko arbolek jendeen istorioak kondatzen dituzte haien enborren bidez. Artileak, zeramikako pertsonaiekin lotura egiten du. Loreak, hodeiak, hitzak elgarrekin dantzaraziz. Filma mutu bat proiektatzen da baita ere.
Zeta paperak, Beatrice D. eta Caro Worboys artisten unibertsoen arteko lotura egin du. Euskal Herrian bizi diren bi artista hauek haien bideak gurutzatu dituzte. Haien unibertsoak nahasiz, haien ametsetako mundua sortu nahi izan dute. Ikusgarrigintzako artista batzuekin lotu dira gertakari berezi baten sortzeko (Xan Errotabehere, Maddi Zubeldia, Xany eta Kristo)
Gehiago jakin
Erakusketaren ondoan:
- Musika performantza, ipuinaldia, eskolendako mediazioa
Euskal kultur erakundeko egoitzara etor daiteke publikoa - hitzordua hartuz gero haatik - astelehenetik ostiralera.
Hiru ardatz nagusiren inguruan oinarritua den bide-orria landu du Euskal kultur erakundeko lantaldeak 2023-2026 epealdirako.