Euskara Jendea

Euskara Jendea

"Euskara Jendea: gure hizkuntzaren historia, gure historiaren hizkuntza"

"Euskara Jendea: gure hizkuntzaren historia, gure historiaren hizkuntza", Ibaizabal-Mendebalde eta Zenbat Gara kultura elkarteek ekoiztutako dokumental-sorta da. 40-50 minutuko sei atalek osatzen duten dibulgaziozko lan honen bidez publiko zabal bati aurkeztu nahi zaio euskararen eta bere herriaren historia. Dokumentalak 7 hizkuntzatan daude azpititulaturik. Bestalde, material didaktiko bat ere erabiltzen ahalko da. Euskara Jendea egitasmoak Xamarrek 2006an Pamiela argitaletxean argitaratutako izenburu bereko liburua du abiapuntu, eta ikusentzunezko esparruan zegoen hutsunea betetzera dator, lengoaia honek duen zabalpenerako dohaina baliatuz.

Gehiago jakin

Gehiago jakin