Gartxot
Arturo Campion-en eleberrian oinarritua, "Gartxot, Itzaltzuko bardoa".
2011 - 1:30 - Zuzendaritza/Réalisation : Asisko Urmeneta eta Juanjo Elordi.
Euskaraz frantsesezko azpitituluekin.
Gartxot narrazioak XII. mendeko bardo baten bizitza kontatzen digu: Bardo deitzen zaio herriaren oroimena eta kultura gordetzen duen kantariari. Eta horixe da Orreagako abade berriak nahi ez duena. Hargatik, Gartxot, bertako bardoa, deserriratu eta Mikelot, haren semea bahituko du latinez kantatuko duen fraide bihurtzeko. Baina Mikelotek ihes egingo du eta berriro hasiko da kantuan aitarekin, herriz herri...
« Gartxot »-en abenturak, liburu batean eta komiki batean segitzen ahal dira ere. Egileekin topaketak antolatzea posible da.
Euskal kultur erakundeko egoitzara etor daiteke publikoa - hitzordua hartuz gero haatik - astelehenetik ostiralera.
Hiru ardatz nagusiren inguruan oinarritua den bide-orria landu du Euskal kultur erakundeko lantaldeak 2023-2026 epealdirako.