Xora
2011/2012 – 1:41 - Zuzendaritza: Peio Cachenaut
Euskaraz frantsesezko azpitituluekin
Idazteko grina duen X izeneko gizon gazte anonimo batek, mendian, ermita baten gisara bizi den bere osaba idazlearekin harremanetan sartzea erabakitzen du. Bere aholkulariak ia denari uko egin beharko diola ulertarazten dionean, beltzez jantzia den pertsonaia misteriotsu bat Xren gibeletik ibiltzen hasten da eta inguruko gertakari ilunetan eragina baduela irudi luke. Presentzia horri aurre egiteko, gizon gazteak bere kontzientzia zabaltzen eta errealitatearen geruza urratzen ikasi beharko du...
Euskal kultur erakundeko egoitzara etor daiteke publikoa - hitzordua hartuz gero haatik - astelehenetik ostiralera.
Hiru ardatz nagusiren inguruan oinarritua den bide-orria landu du Euskal kultur erakundeko lantaldeak 2023-2026 epealdirako.