Lota Jauregia, Euskal kultur erakundearen egoitza
Ongi etorri Lota Jauregira. Uztaritzeko herriko etxearena da. Ipar Euskal Herrian euskal kulturaren alde lan egiteko sortu den Euskal kultur erakundearen egoitza da.
Jauregiaren historia
Bernard (Baptiste ere deitua) Duhart eta Dominique Rosalie Ainciondo senar-emazteek eraikiarazi zuten Lota Jauregia, 1874 eta 1879 artean. Sortzez Uztariztarra, Bernard Duhart Txilen aberastu zen Pierre eta Charles bere bi anaiekin, Casa Duhart Hermanos janari eta alkohol esportazioan berezitu enpresa garatuz.
Komertzio horri esker eginiko mozkinekin eraikiari zuen sorterrian neo-berpizkunde estiloko etxe eder hau.
2013. urteaz geroztik monumentu historikoen zerrendan agertzen da.
Jauregia ez da bisitatzen ahal.
Ondoko hilabeteetan zaharberritze lan handiak hasiak izan beharko litezke eraikinaren sendotzeko eta edertzeko.
Euskal kultur erakundea
EKE 1990. urtean sortu da, Iparraldeko kultura elkarteek bultzaturik, orduko erakunde publikoek lagundurik. Euskal kulturaren zaintzea, transmititzea eta hedatzea du helburu. Bere barne araudiekin bat eginez lehentasuna ematen dio euskaraz ekoizten eta bizi den kulturari.
Gaur egun, anitz kultura edo artista elkarte Euskal kultur erakundearen kide dira. 160 bat elkarte-kide ditu EKE-k, arlo desberdinetan (kantua eta musika, literatura, antzerkia, dantza, bertsolaritza, ikus-entzunezkoa, artea...). EKE-k egitasmo bereziak daramatza ahozko memorioaren bilketan, transmisio & komunikazioan edota hedapen artistikoari begira.
2017. urteaz geroz, Etnopolo gisa labelizatua da, hau da etnologiaren alorrean ikerketa eta baliabide polo nagusi gisa.