Noka taldea - Deux chanteuses basques de Californie
2008/07/16

Argazkia: Pantxika Maitia
Bata da Andrea Miren Bidart-Oteiza. Aitaren aldetik, aitatxi-amatxiak Ibarlakoak eta Azkaratekoak zituen, eta bestea, Begoña Echeverria Mendiburu, aitamak Baztandarrak.Kantiruki taldeak gomitaturik heldu dira eta kontzertu batzu egin dituzte, eta haietatik bat Kanbon, 2008ko uztailaren 12an. Erran behar da, ekintza hau trukaketa batean sartzen zela: jaz, Noka taldeak joanarazi baitzuen Kantiruki Xinora.
Noka, duela hamar urte hauetan ari da kantuz eta disko bat ere plazaratua du.
Euskal kultur erakundeko egoitzara etor daiteke publikoa - hitzordua hartuz gero haatik - astelehenetik ostiralera.
Hiru ardatz nagusiren inguruan oinarritua den bide-orria landu du Euskal kultur erakundeko lantaldeak 2023-2026 epealdirako.