Hemen zaude: Hasiera Euskal kultur erakundea Lan ardatzak eta helburuak Ondaregintza Euskal Ondarearen Batzorde Iraunkorra

Euskal Ondarearen Batzorde Iraunkorra

1994eko ekainaren 26ko bilkuran, Euskal kultur erakundeko Administrazio kontseiluak baieztatzen du Euskal Ondarearen Batzorde Iraunkorraren sorkuntza.

Betebeharrak

Aholkuzko lan batzorde bat da : honek, noiz nahi, bere iritzia eman dezake ondare natural eta kultural arazoeri buruz.

Ez du ez aspalditik lanean ari diren elkarteen, ez instituzio ofizialen tokia hartzen. Lokarri bat da, ipar Euskal Herri hontan, ikerkuntza, geriza eta hedapen sailetan antolatu nahi den ondare politika zintzo batetarako lokarri ezinbertzezkoa.

Koordinazio lan batzorde bat da : gai batzuen lehentasuna finkatu ondoren, zehazki aztertzen ditu eta funtsezko ekintza konkretuak proposatzen. Bi gogoeta-testo publikoki plazaratu ditu orain arte batzordeak : bat museogintzari buruz (1994), bestea ondarearen kontserbazioari buruz (2003).

Osaketa

Euskal Ondarearen Batzorde Iraunkorra ondarearen alor desberdinetan lan egiten duten pertsonez osatua da. Alor hauek dira : euskara, historia, arkeologia, arkitektura, itsas-ondarea, ondare naturala, museogintza, arte plastikoak, ondare hezkuntza, argitalpena.
Lau aldiz urtean biltzen da. Aipatua den gaiaren arabera, pertsona lagungarri batzu, elkarte edo instituzio ordezkari batzu gomitatuak dira, aholkulari gisa.

Animazioa

Euskal kultur erakundeko ondare eta etnologia arduraduna da batzordearen kudeatzailea eta bozeramailea.  Honen izenean parte hartzen du ere  Akitaniako Ondare eta Ederguneen Batzordean.

Eranskinak