Hogei'ta deialdia 2013 : Gaurko musikak eta irudia

Euskal kulturaren eta euskararen osagai batzu ber-interpretatu eta itxuraldatuko duten egitasmo berritzaileak laguntzeko ekimena.

"Hogei'ta" ekintza labelaren karietara, Euskal kultur erakundeak eta Biarritzeko Atabal gelak Akitania eskualdeko eta Euskal Autonomia Erkidegoko Donostia 2016 – Europako kultura hiriburua Fundazioa, Donostia Kultura, Emankor Sarea (Bilbo), le Rocher de Palmer aretoa (Cenon) eta le Florida gela – Musika anplifikatuak eta arte numerikoak (Agen) bildu dituzte mugaz gaineko proiektu deialdi bat abiatzeko gaurko musiken eta irudiaren alorretan.

''Lloba'' sorkuntzaren prestatze lanetan, 2013ko agorrilaren 10ean, Bidarten (argazkia: Baleapop festibala)
''Lloba'' sorkuntzaren prestatze lanetan, 2013ko agorrilaren 10ean, Bidarten (argazkia: Baleapop festibala)

"Gaurko musikak eta Irudia" proiektu deialdiak Iparraldeko, Akitaniako, Euskadiko, Nafarroako, Midi-Pyrénées-ko eta Ameriketako Estatu Batuetako artisten edo artista kolektiboen 16 proposamen bildu ditu. Proposamenen maila altuak epaimahaiaren hautaketa zaildu egin du.

Azkenean Moï Moï Ziburuko kolektiboaren "Lloba" sorkuntza-egitasmoa aukeratua izan da.

Egitasmoa lantzeko Moï Moï kolektiboak laguntza ekonomikoa erdietsi du antolatzaileen ganik, baina ez bakarrik. Egitasmoaren segipenean (mediazioa, aholkuak, komunikazioa), artista egonaldian eta programazioan baita hedapenean ere lagundua izan da.