Hemen zaude: Hasiera Kultur eragileak Arte eta Kultura Heziketa gazteei begira - Baliabideak

Arte eta Kultura Heziketa gazteei begira - Baliabideak

Euskal kulturari buruzko heziketa proiektuak proposatzeko gai diren kultura eragile guzien baliabide poloa da Euskal kultur erakundea.

Irakurleak
Argazkia: EKE
Arte eta Kultura Heziketa proiektu bat plantan ezarri nahi duten herri elkargoak, kultura eragileak eta eskola eta osasun etxeak laguntzeko gisan ekintza programa eta baliabide batzu proposatzen ditu EKE-k.
 

Programak

"Eskolak dantzan"
Euskal dantza eta bere ingurumena: sentsibilizazio ibilbidea
2014/2015 ikasturtea

Formakuntzak

Euskal dantzen inguruko topaketa pedagogikoak (2013) EKE-k, Bordeleko Akademiako errektoretzak eta Pirinio-Atlantikoko CDDP / DSDEN erakundeek erakasleei zuzendua zen "Euskal dantzen eguna" izeneko bigarren elkarretaratzea antolatu zuten 2013ko azaroaren 6an Biarritzen.

Ikerketak

Hezkuntza artistikoa eta kulturala Ipar Euskal Herrian
Hezkuntza artistikoa eta kulturalaren inguruko ikerketa Iparraldeari begira.

Errepertorioak

Kultur eragileen zerrenda
Ondoko loturak euskarazko Arte eta Kultura Heziketarako eskaintza proposatzen duten lurraldeko eragile labeldunak zerrendatzen ditu.

Liburutegi eta mediatekendako ekitaldi kulturalen baliabide gida
Gida horren helburu nagusia, mediateketako, liburutegietako edota dokumentazio zentroetako langileen laguntzea da, euskarazko literatura eta kulturaren inguruko programazio bat eraikitzen.

Laburrean
Baliabide numerikoak eta Arte eta Kultura Heziketa: zonbait gogoeta

2018ko martxoaren 1ean Bordelen iragan den baliabide numerikoen & Arte eta Kultura Heziketaren inguruko jardunaldien bilduma.

Tags:

"Grandir avec la culture (Handitu kulturarekin)" egitasmo-deialdia

"Grandir avec la culture (Handitu kulturarekin)", programaren bitartez Pirinio Atlantikoetako Departamenduak kolegioetako ikasleak kulturari hurbilarazi nahi ditu, obra baten bidez, artista edota kultura egitura batekin harremanetan jarriz. Horretarako egonaldiak proposatu behar dira kolegioetan. Proposamenak egiteko epea: 2018ko maiatzaren 18a.

Tags:

JALGI: euskal kulturaren plaza ibiltariaren jardunaldiak

Hainbat egiturek (Ahotsenea, Euskal Herriko Antzerkizale, elkartea, Euskaltzaleen topagunea....) , maiatzaren 26an eta 27an euskal kulturaren komunikazioari eta transmisioari buruzko jardunaldiak antolatuko dituzte Aiaraldean (Araba). Euskal Herri mailako jardunaldiak izango dira.

Tags:

Gehiago…