Frantxoa Cousteau (1955-2026)
Frantxoa Cousteau (Domintxaine, Nafarroa Beherea, 1955-2026) antzerkilaria, irakaslea eta euskal kulturaren sustatzaile aktiboa izan zen.
Baionako Marracq lizeoan egin zituen ikasketak. Ofizioz kontu egilea zen.
1980ko hamarkadan Hazparneko Bordaxuri antzerki taldeko kide garrantzitsua izan zen. Frantsesetik euskarara antzezlan ugari itzuli zituen (Tupina, Gure etxeko orgak, Berantenaz seietan) eta 1984an, Basajauna antzerki piezarekin, lau sari eskuratu zituen Azpeitiko Euskal Antzerkiaren Topaketetan.

Manex Erdozaintziren olerkietan oinarritutako Lur ezpalak antzezlanean ere ibili zen.
Antzerkiaz gain, musikari ere lotuta egon zen: Belardi kantu taldea sortu zuen Txomin Hegi eta Maddalen Estekahandirekin batera. Karlos Jimenez piano-jotzailea lagun zutela, bost urtez aritu ziren Euskal Herrian barna euskal kantutegia plazaratzen.

Ipar Euskal Herriko eskola eta kolegio giristinoetan (eskola pribatu elebidunetan) euskarazko antzerki tailerrak eman zituen.

Euskal kultur erakundeko diruzaina izan zen 1997tik 2012ra. Lumaren musika EKE-k ekoiztu euskal literatura ezagutarazteko errezitalean parte hartu zuen ere (1998).
Iparraldeko euskal antzerkigintzako eragileen errepertorioa kategoriatan sailkatuak (artistak, programatzaileak, formatzaileak, baliabide zentroak...).