Profesionalizatze bidean

1998az geroz, euskaldun batek baino gehiagok bere arteaz profesionalki bizitzeko hautua egin du, antzerki-lanak euskaraz eta frantsesez emanez.

Azken aldian, Azika eta Traboules txotxongilo taldeek beren lehen sorkuntzak aurkeztu dituzte eta profesionalisatze bidean dira.

Azken hamabi urteetan Biarritzen finkatu Le théâtre des Chimères konpainiak « Haurra xutik » aurkeztu du, Olatz Beobide eta Txomin Héguy antzezleekin. Konpainia horrek lan handia egin du "Kaukaziar kreazko borobila" Bertolt Brecht-en "Le cercle de craie caucasien"-en euskarazko bertsioaren sortzeko.