1954, zazpi obra berri Lapurdin

Zinez urte aberatsa izan zen 1954a euskal antzerkiarentzat.

"Manez azeri" antzerkiaren jokalari batzuk Mugerren
"Manez azeri" antzerkiaren jokalari batzuk Mugerren
Larzabalen hiru sorkuntza taularatu zituzten: Basabeltz, Urruñan, Nork hil du Oihanalde?, Ezpeletan, Portu xoko, Urruñan.

Manez Azeri, Mugerren. Ernest Bidegain bikarioak idatzia, Les fourberies de Scapin Molièren obra oinarritzat hartuz.

Gaxuxa eta Ramuntxo, Hazparnen. Jean Elissalde Zerbitzari Gerezietako erretoreak Pierre Lotiren istorioa bere gisara arramoldatu zuen, erran nahi baita: "ez dela ez serora sartzen, aita-amekin edo senargaiarekin samurturik, baizik eta egiazko bokazioneak deiturik."

Nesken aldi, Mugerren. Paul Guilçou bikarioak idatzia, Anton Tchekhoven "Gerezieta" obra oinarritzat hartuz.

Zurgin zaharra, Donibane Lohizunen, Telesforo de Monzonek idatzia.