Hemen zaude: Hasiera Euskal kultura Euskal zinema Baliabide-iturriak

Baliabide-iturriak

Euskal zinemari buruzko baliabide batzuk.

Euskadiko filmategia
Euskadiko Filmategia 1978an eratu zen, helburu jakinekin: zinema oro har eta euskal zinema bereziki aztertzeko interesgarriak diren filmak edo ikus-entzunezkoak ikertu, berreskuratu, artxibatu, gorde eta erakustea, bai eta kulturaren edota historiaren ikuspuntutik gordetzea komeni den agiriak eta material teknikoa bildu eta zaintzea ere.

Zineuskadi
Euskal ikus-entzunezkoen sektoreari laguntza estrategikoa ematea du xede nagusi Zineuskadi erakundeak eta, ildo horretatik, enpresei eta profesionalei laguntza eskaintzen die nazio, Europa eta nazioarte mailan garatu eta zabaldu daitezen.

Zinea.eus
Euskal ikus-entzunezkoen eta zinemazaleen bilgunea.

Ganbara.eus
Euskarazko zinemagintzaren argazki historikoa.

Etxepare, euskal institutua
Euskal zineari buruzko argibide orokorrak.

Elkarrizketa: Joxean Fernandez

Joxean Fernandez, Euskadiko Filmategiko zuzendariaJoxean Fernandez (1973, Donostia) Euskadiko Filmategiko zuzendaria da. Zinemaldiko zuzendaritzako kide, Nantesko unibertsitateko irakasle, zinemaren historian aditua da. Etxepare institutuak galdeginik, euskal zinearen historia laburtu du liburuxka batean, hiru hizkuntzatan argitaratua EKEren laguntzarekin. Iragana eta etorkizuna hobeki ulertzeko, gure zinegintza biluztea onartu du elkarrizketa batean.
Elkarrizketa irakur

Webografia
Deialdia Lekeitioko 2018ko Euskal Zine Bilerarako

Euskara izango da bilerara aurkezten diren lanetan erabiliko den hizkuntza, filmean elkarrizketak edo off ahotsa erabiltzen badira. Euskara ez den beste hizkuntzaren bat erabiltzen bada, azpitituluak jarriko dira euskaraz eta azpititulu hauek irudira txertatuta joango dira. Lanak aurkezteko azken eguna 2018ko uztailaren 31 izango da.

Tags:

Zineleku 2018: izena eman

ZINELEKU ikus-entzunezkoen formakuntza, ekoizpena eta emanaldiak ardatz dituen programa da. Euskadi, Nafarroa eta Iparraldeko 18 – 30 urte bitarteko gazteei zuzentzen zaie eta ikus-entzunezkoen sortzaile berriei diziplinarteko formakuntza eskaintzea du helburu, ikuspuntu komunitario batetik abiatuta, betiere. Izena 2018ko ekainaren 8a arte eman daiteke.

Tags:

Eskas bat betetzeko asmoz | 2018-05-18, Kultura - Berria.eus

Gastibeltza Filmak enpresa martxan jarri berri dute, euskal zinema ekoitzi eta banatzeko. Senperetik ari da lanean, baina Euskal Herri osoari begira da jarria.

Tags:

Gehiago…