Hemen zaude: Hasiera Euskal kultura Euskal Herria Ipar Euskal Herria - Iparraldea Iparraldea XXI Haritz Soluperekin elkarrizketa

Haritz Soluperekin elkarrizketa

Gipuzkoako Foru Aldundia, Euskal kultur erakundeak egin duen Iparraldea XXI filmaren ekoizlekide da. Haritz Solupe, Gipuzkoako Diputazioko Kultura zuzendariari galdegin diogu nolako harremanak dituzten Iparraldearekin eta zein ekarpen ukan lezaken dokumentalak Hegoaldean.


- Kultura harremanak ba ote dituzue Iparraldearekin ?

Bai, bereziki Euskal kultur Erakundearen bidez, bi arlo ezberdinetan :

  • Harreman zuzena delarik bertako ordezkariekin batera urtero "Iparraldea Bertan!" antolatzen dugu Gipuzkoako Foru Aldundiaren Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean. Eta, horri esker, iparraldean sortzen diren kultura-proposamenen ugaritasuna eta aberastasuna ezagutu ditugu, horrekin batera, bereziki ziklo horretan antolatzen ditugun solasaldiak direla eta, Iparraldeko hiritarren izaera eta XX.mendean jasandako gerren eraginak bertako gizartearen bilakaera argi eta garbi uler arazi digu. Eskertzekoa da. Horrekin batera, euskal kultura sortzeko eta hedatzeko Erakundeak adierazten duen profesionaltasuna miresgarria dela iruditzen baitzait.
  • Erakunde berak sostengatzen duen webgunearen bidez emanaldi eta kultur eragileen berri zuzena eta zehatza jasotzen dut astero. Beraz, Iparraldeko euskal gizartearen ispilu zuzena bihurtu zaigu webgunea. Zorionak!

-Zer eragin ukan dezake gazteentzat Iparraldea XXI dokumentalak Hegoaldean?

Hurbiltasuna. Dokumentalak argi adierazten baitu bi aldeetako gazteen balio eta nahiak antzekoak direla eta elkarrekin zenbait proiektu aurrera eraman zezaketela ahalbideratzen baitu. Horrekin batera, dokumentalean Iparraldean tradizioari zor zaion errespetua eta miresmena gazteengan ere islatzen dela esango nuke eta hegoaldeko gazteentzat gogoeta suposa lezakeela uste dut. Hitz gutxitan, dokumentalak zubi-lana egingo duela garbi ikusten dut.

Iparraldea: lurraldea

iparraldea2.jpgBiztanlegoa: 290 000 biztanle inguru 2008an.
Zabalera: 2967 km2
Probintziak: Lapurdi, Baxenabarre eta Zuberoa.
Herri elkargoak: bi hiri-elkargo (Baiona - Angelu - Biarritz - Bidarte - Bokale / Hego Lapurdiko hirigunea) eta 8 herri-elkargo (Amikuze, Bidaxune, Garazi-Baigorri, Hazparneko lurraldea, Iholdi-Oztibarre, Errobi-Aturri, Xiberoa, Errobi)
Gehiago jakin

Iparraldeko herriak eta herri elkargoak

IparraldeaIpar Euskal Herriko herrien eta herri elkargoen zerrenda