Hemen zaude: Hasiera Euskal kultura Euskal Herria Ipar Euskal Herria - Iparraldea Iparraldea XXI Pantxoa Etchegoin-ekin elkarrizketa

Pantxoa Etchegoin-ekin elkarrizketa

Euskal kultur erakundea, Iparraldea XXI filmaren ekoizlea da. Haren zuzendari den Pantxoa Etchegoinek erraiten digu zein izan den egitasmo honen abiapuntua, zein helburu daukan eta dokumentala nola hedatua izanen den.


- Zer harreman duzue hegoaldearekin?

Euskal kultur erakundeak joanago eta gehiago lotura badauka hegoaldearekin. Harreman horiek indartu dira, oroz gainetik azken urte hauetan ekoiztu ditugun erakusketekin, hala nola "Kantuketan" edo "Batekmila Euskal munduak". Hauen inguruan, ekitaldi ezberdinak alhan ezarri ditugu, iparraldeko artistak ezagutarazteko, eta halaber hegoaldekoak iparraldera ekartzeko. Apurka-apurka, sare berri batzuen edireiten eta garatzen ari gara. Horiek horrela, lan anitz gelditzen zaigu egiteko, muga psikologiko horien ezabatzeko. Horretarako, egitasmo amankomun gehiago egin behar dugu. Hau da ere dokumental honen xedea.

- Zein izan da egitasmo honen hastapena?

Hegoaldean egiten ditugun ekitaldi ezberdinetan, ohartzen gara ez dugula ongi elgar ezagutzen, eta ezaguturik ere, betiko irudiak ditugula buruan. Maiz, euskarriak eskas ditugula komunikazio aldetik, bereziki gazteei zuzenduak. Lan honen helburua da oroz gainetik hegoaldeko gazteen hunkitzea, bainan ez bakarrik.

- Zein dira Iparraldea XXI filmaren berezitasunak?

Bizpahiru pentsaketa egin ondoan, erabaki dugu betiko klixeak uxatuz, iparraldeko errealitate bat aurkeztu behar genuela, gazteei lehentasuna emanez, modernoa forma aldetik, eta baikorra. Ez da dokumental didaktikoa, iparraldeko ezaugarriak aztertzen dituena. Erran nezake sorkuntza artistikoa dela. Azpimarratu nahi dut ere mugaz gaindiko ekoizpen bat egin dugula, eta Gipuzkoako Diputazioaren partaidetza berezia oso garrantzitsua izan dela.

- Nola hedaturik izanen da dokumentala?

Molde anitzetara, eta publikoari urririk. Lehenik, hedatuko dugu hegoaldeko eta iparraldeko kultura guneetan, hala nola mediateketan, gaztetxeetan, festibaletan, gazte aldizkarietan, etabar. Hurbileko telebistetan ere agertuko da. Hortarik aparte, internet sarean ere ikusgai izanen da. Bestalde, fi lmaren inguruan, mintzaldi batzu antolatuko ditugu, gazteekin bereziki.

Iparraldea: lurraldea

iparraldea2.jpgBiztanlegoa: 290 000 biztanle inguru 2008an.
Zabalera: 2967 km2
Probintziak: Lapurdi, Baxenabarre eta Zuberoa.
Herri elkargoak: bi hiri-elkargo (Baiona - Angelu - Biarritz - Bidarte - Bokale / Hego Lapurdiko hirigunea) eta 8 herri-elkargo (Amikuze, Bidaxune, Garazi-Baigorri, Hazparneko lurraldea, Iholdi-Oztibarre, Errobi-Aturri, Xiberoa, Errobi)
Gehiago jakin

Iparraldeko herriak eta herri elkargoak

IparraldeaIpar Euskal Herriko herrien eta herri elkargoen zerrenda