Hemen zaude: Hasiera Euskal kultura Ondarea Ondare inmateriala MuCEM (lehengo MNATP)-eko artxibo soinudunak

MuCEM (lehengo MNATP)-eko artxibo soinudunak

MuCEM -lehengo MNATP- museoaren Euskal Herrian bildutako 1947-1984 arteko artxibo soinudunak, Pirineo-Atlantikoetako artxibo zerbitzuaren bidez hedatuak dira. Baionako eta Paueko artxibategietako ikerketa geletan entzungai dira eta beren errepertorio numerikoa, sarean.

Euskal kultur erakundeak fondo honen tratamendu intelektuala eta eskubideen jabegoaren bilaketa egin ditu.

Fondo hau 43 orduko grabaketaz osatua da eta hamazazpi inkesta ethnomusikologoetan banatua da.

Bertsu saioa Parisen 1958an

Bertsu saioa Pariseko Euskal Etxean. 1958/05/18.
Iturria: Bidegileak, Pierre Bordazahar "Etxahun Iruri"

Egitasmoaren hastapena

Pirineo-Atlantikoetako departamenduak artxibo hauen kopia numerikoa badauka 2007tik, MNATP (Musée national des arts et traditions populaires de Paris), 2005tik MuCEM bilakatu denaren ganik, hitzarmen baten bidez eskuratua.

Baloratua eta hedatua ahal izaiteko, departamenduak Euskal kultur erakundeari galdegin dio tratamendu lana, bai eta ere eskubideak daukaten bilaketa eta haien ganik komunikatzeko baimena lortzeko urratsen egitea. Alabaina, EKE Euskal Herriko artxibo soinudunen kontserbatzeaz eta baloratzeaz interesatua da aspaldidanik. 2008ko irailaren 29an izenpetutako hitzarmenaren bidez konkretizatu da partaidetza hau.

EKEk eginikako tratamendua

Euskal kultur erakundeak, departamenduko artxiboetako zerbitzuaren laguntza teknikoari esker eta haren obragintzapean, ekintza hauek burutu ditu:

  • 43 orduen entzunketa eta konparaketa MuCEMeko inbentarioarekin;

  • Soinuen tratatzea, hala beharrean ber-zatiketa bat eginez Audacity softwarearekin;

  • Eskubideak daukaten bilaketa eta haiei komunikatzeko baimena eskatzea, departamenduak emanikako modeloaren bidez;

  • Inbentario normalizatu baten sortzea (5NUM1 datubasea), departamenduko artxibo zerbitzuaren aginduak segituz, erabiltzen duten Arkhéïa softwarea erabiliz.

Grabaketen deskribapena egiterakoan, EKEri aditu eta ikerlari batzuen laguntza beharrezkoa izan zaio, bereziki euskal dantza, pastorala, maskaradak eta bertsularitza alorretan:

  • Jean-Michel Bedaxagar, kantari-musikaria eta pastoral idazlea, maskaradentzat,

  • Jean-Louis Davant, idazlea eta euskaltzaina, "Matalaz" pastoralarentzat,

  • Philippe Oyhamburu, koregrafoa eta koru zuzendaria, euskal dantzentzat,

  • Xabier Itçaina, CNRSeko ikerlaria, euskal dantza batzuen deskribapenarentzat,

  • Mixel Itçaina, bertsularitzan aditua den idazlea,

  • Xarles Videgain, Iker zentroko irakaslea, "Matalaz" pastoralarentzat.

Baionako Euskal Museoko Marie-Hélène Deliart dokumentalistaren ekarpena aipagarria da, batez ere Etxahun koblakari et Zantxo Azkarra pastoralen tratatzeko eskaini digun laguntzagatik.

Hedapena

MuCEM (ex-MNATP) museoko euskal fondoa, Pirineo-Atlantikoetako artxibo zerbitzuaren lehen fondo soinuduna dagona, Baionako eta Paueko artxibategian kontsultagarri da, eta errepertorio numerikoa sarean, earchives.le64.fr gunean.

Korpus hori Ipar Euskal Herriko artxibo soinudunekin aberastu da, bai eta "Eleketa" Euskal Herriko memorio kolektiboaren bilketa ikus-entzunezkoaz.

Igo

Euskal ondarea interneten aipagai
Inaxio Lopez de Aranaren hitzaldi eta proiekzioa: Euskal soinu-grabazio zaharrak | 2018-11-14, dantzan.eus

Herrien arteko XXII. Folklore jaialdian lehen ekitaldia: hitzaldi eta proiekzioa "Euskal soinu-grabazio zaharrak" gaiaren inguruan. Bertan, Inaxio Lopez de Arana izango da hizlari, Rudolf Trebitschen 1913ko grabazioei buruz mintzatzeko. Aurretik, "Maitia nun zira" film laburra emango da, Lehen Mundu Gerrako euskal presoen grabazioak oinarri dituena. Azaroak 29, osteguna, 19:30ean, Ibarra-kaldiu elkartean. Euskaraz egingo da ekitaldia.

Tags:

Askatu dituzte Lehen Munduko gerlako euskal presoen kantak | 2018-11-07, dantzan.eus

Orain, Euskal Kultura Erakundearen webgunean entzungai daude euskal presoei orain ehun urte grabatu zizkieten kantak.

Tags:

Lehen Munduko gerlako euskal presoen grabaketak argitara emanak | 2018-10-12, Mintzoak - Ipar Euskal Herriko ahozko memoriaren ataria

Alemaniako preso-esparruetan, Prusiako Komisio fonografikoak grabatu zituen presoak hizkuntzen eta musiken ikertzeko asmoz. Horien artean, 10 euskaldun. Gaur, Euskal kultur erakundean pausatuak izan diren euskal artxibo arraroak Mintzoak atarian aurkeztuak dira eta EKEren egoitzan konsultagarri.

Tags:

Gehiago…
Baionako eta Euskal Herriko artxibategia

2010an idekia, Baionako artxibategiak, Euskal Herriko artxiboen bilketa, zainketa eta baloratzea du helburu.

Le Pôle d'Archives de Bayonne et du Pays basque

Publikoak oraidanik dokumentu paregabeak kontsultatzen ahal ditu, numerizazioari esker errexturik dagona. Bestalde, www.archives.le64.fr bere ataritik, departamenduko artxibo zerbitzuak fondo ainitzen errepertorio numerikoak sarean jarri ditu e-archives gunean.