Hemen zaude: Hasiera Euskal kultura Ondarea Ondare inmateriala MuCEM (lehengo MNATP)-eko artxibo soinudunak MuCEM-eko ahozko inkestak

MuCEM-eko ahozko inkestak

Hauxe dira 1947tik 1984ra Euskal Herrian grabatutako MuCEM-eko inkestak, ondare mailan eta zientifikoki altxorrak direnak:

Bertsu saioa Donibane Garazin.
1947/09/08. Iturria: MuCEM

  • 1947an, Claudie Marcel-Dubois eta Maguy Andral-ek egin inkesta. Besteak beste, sekulan grabatua izana den lehen bertsu ekitaldia: Donibane Garaziko bertsu saioa (1947/09/08) eta Euskalzaleen Biltzarra-ren biltzar nagusia Arrangoitzen. (47.6 zkia).

  • 1953an, munduko dantzen eta kantu herrikoien festibala Biarritzen. Claude Marcel-Dubois eta Maguy Andral-en inkesta.(53.8 zkia).

  • Elkarrizketa Ximun Patalagoity txülülariarekin. 1953koa. Claudie Marcel-Dubois eta Maguy Andral. (53.9 zkia).

  • Seguy irakaslearen inkesta Gaskonian 1953an. (54.4 zkia).

  • 1958an, bertsu saioa Pariseko Euskal etxean eta euskal kantuak ATP museoan. Claudie Marcel-Dubois eta Maguy Andral. (58.7 zkia).

  • 1957an, Pilotarien Biltzarra-ren sortzea Baigorrin. (58.12 zkia - Baionako Euskal museoaren emaitza).

  • 1959an, Jean Béra joare-egilearekin elkarrizketa Donazaharren. B.Duhourcau-ren inkesta. (60.3 zkia).

  • 1963an, Alexis Picotchet txülülaria eta Arnaud Laxague. H. eta Jean-Michel Guilcher-en inkesta ethnomusikologoa. (64.28 zkia).

  • Jean-Michel Guilcher-en inkestaren segida Pirineo-Atlantikoetan, 1964an eta 1967an. (64.35 zkia - Besta-Berri Iholdin eta kantuak).

  • "Matalaz" pastoralaren grabaketa Parisen 1964an. J.P. Gestin. (65.34 zkia).

  • "Etxahun koblakari" pastoralaren grabaketa Parisen 1967an. P.A. Lablande. (67.38 zkia).

  • "Zantxo azkarra" pastoralaren grabaketa Gotaine-Irabarnen 1963an. J.P. Gestin eta P.A. Lablande. (67.39 zkia).

  • Maskaraden grabaketa Ligi-Atherei-n eta Pagolan 1968an. J.M.Guilcher eta J.D.Lajoux. (68.58 zkia).

  • Maskaraden grabaketa filma baten karietara Ligi-Atherei-n eta Pagolan 1968an. J.D.Lajoux. (72.45 zkia).

  • CNRS-ATP-ren arteko misio baten baitan, inkesta ethnomusikologoa Pirineo-Atalntikoetan 1973an. Claudie Marcel-Dubois eta Maguy Andral. (73.35 zkia).

  • J.L.Achotegui-ren inkesta Bizkaian misio baten kari (alboka, pandereta, dulzaina musika tresnetaz informazioa, eta hainbat kantu eta dantza) 1974an eta 1975ean. (75.1 zkia).

  • Denis eta Martine Laborde-ren inkesta ethnomusikologoa 1982an, 1983an eta 1984an. Sarako musika biziaz lekukotasunak, bertsulari batzuekin elkarrizketak: Fermin Mihura, Manuel Sein Xanpun eta Jean-Louis Hariñordoki Laka. (87.13 zkia).

Xehetasun gehiagorentzat, errepertorio numerikoa ikus, sarean dauden fondoen inbentarioetan, e-archives departamenduko artxibo zerbitzuen gunean. Eta zoazte Baionako artxibategira artxibo soinudun arraro hauen entzutera!

Igo

Euskal ondarea interneten aipagai
1915ean Prusiako Fonografia Batzordeak Alemaniako preso-esparruetan euskaraz egindako grabazioak hizpide: Iparraldearen Orena, 2019-01-24 | EITB alacarta

Lehen Mundu gerlan grabatu ziren euskal presoen grabaketei buruzko erreportaia EKEn filmatua, Maite Deliart eta Jasone Salaberria ikerlariarekin. Aipagai bereziki azken honek egin transkripzioak.

Tags:

Kultura-Ondarearen Legeak euskal kultura osorik hartuko du "EAEkoa, Nafarroa eta Iparraldekoa eta Diasporakoa barne" | 2019-01-21, euskalkultura.com

Halaxe adierazi du EH Bilduk plazaratu duen ohar baten bidez. Alderdi abertzaleak, egun Eusko Legebiltzarrean tramitazioan den Lege hau hizpide, azaldu du akordio batera heldu dela Jaurlaritzarekin, "euskal kultura bere osotasunean hartu eta babesteko, EAEko muga administratiboetatik harago", besteak beste, (euskal) ondare immateriala babesteko asmoz.

Tags:

GERLA HANDIKO EUSKAL PRESOEN KANTUAK, SAREAN (2): Hamar biografia, dozenaka hots | 2018-12-23, Berria

Hamar euskal presoetako bat Alemanian hil zen; besteak herrira itzuli ziren, 1919an. Lauren senideak atzeman ditu EKEk.

Tags:

Gehiago…
Baionako eta Euskal Herriko artxibategia

2010an idekia, Baionako artxibategiak, Euskal Herriko artxiboen bilketa, zainketa eta baloratzea du helburu.

Le Pôle d'Archives de Bayonne et du Pays basque

Publikoak oraidanik dokumentu paregabeak kontsultatzen ahal ditu, numerizazioari esker errexturik dagona. Bestalde, www.archives.le64.fr bere ataritik, departamenduko artxibo zerbitzuak fondo ainitzen errepertorio numerikoak sarean jarri ditu e-archives gunean.