Hemen zaude: Hasiera Euskal kultur erakundea Aurkezpena eta ibilmoldea

Aurkezpena eta ibilmoldea

Euskal kultur erakundeak helburu nagusitzat dauka euskal kulturaren garapena eta hedadura sostengatzea.

Euskal kultur erakundea (EKE) 1990. urtean sortua izan da, euskararen eta euskal kulturaren alde ari diren elkarteek bultzaturik eta erakunde publikoek lagundurik, hala nola Estatua, Akitaniako kontseilua, Pirinio Atlantikoetako kontseilua, eta euskal kulturaren aldeko Herrien Sindikata, gaur egun iparraldeko 142 herrik edota herri elkargok osatzen dutena.

Château Lota Jauregia
Lota Jauregia Uztaritzen, EKE-ren egoitza

Euskal kultur erakundeak lan egiten du euskal kulturaren zaintzeko, helarazteko eta hedatzeko, ber denboran sorkuntza suspertu nahi duelarik.

Eginbeharretan, ikusgarrigintzan, literaturan, ondarean edo entzun-ikus sailean ari diren kultura elkarteak laguntzen ditu, edo haiekilako arartekolaritza egiten. Gaur egun, 160 kultura edo artista elkarte Euskal kultur erakundearen kide dira. Euskal kultur erakundea kultura ekintzetan eragile da ere. Hala nola garatzen ditu urte anitzetako programa edo labela batzu (Kantuketan, Batekmila, Eleketa, Hogei’ta,...), bai tokiko, bai kanpoko elkarte eta erakundeekin batera.

Euskal kulturaren baliabide iturri bezala ezagutua da eta mugazgaindiko harremanetan leku berezia dauka, besteak beste Eusko Jaurlaritzarekin duen partaidetzari esker.

Bere talde profesionala bederatzi langilez osatua da.

Euskal kultur erakundearen eginkizunak

  • Erakunde publikoetako arduradunen aholkatzea kultura politika publikoen finkatzerakoan ;
  • Euskal kultura ondarearen begiratzea, helaraztea eta baloratzea ;
  • Euskal kulturaren biziberritzea, « Hogei’ta » bezalako gazteei buruzko ekintza labela batzuen bitartez ;
  • Kultura aktoreen sostengatzea, sorkuntzaren, formakuntzaren eta hedapenaren alorretan ;
  • Euskal kulturaren partikatzea publiko zabal batekin, komunikaziorako sare ezberdinak lehenetsiz.

Argibide gehiago

Harremanak

Euskal kultur erakundeko bulegoak publikoari idekiak dira astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 12:30ra eta 13:30tik 18:00etara (kasu, asteazkenetan bulegoak 9:00etatik 13:00era idekiak dira eta ostiraletan 17:00etan hesten).

Helbidea: Lota Jauregia - PK 6 - 64480 Uztaritze
Telefonoa: 0 (033) 5 59 93 25 25
Kokapena: Ikus kokapen-planoa

25 urteko esperientzia euskal kulturaren zerbitzuko

25 urteko esperientzia euskal kulturaren zerbitzukoEuskal kultur erakundeak bere lan sail ezberdinak aurkezten dituen dokumentua argitaratu du 2016ko irailean. Kartografia baten bidez, bere ekintzen banaketa erakusten du, eguneroko lan eremu guzietan.
Sarean eskuragarri dago

Aquitaine.eus

Aquitaine-eusEusko Jaurlaritzak eta Akitania Berria-k osatzen duten Akitania-Euskadi Euroeskualdeak, baita ere Etxepare Euskal Institutuak eta Euskal kultur erakundea-k 2016ko martxoan abiarazi zuten Aquitaine.eus egitasmoa. Hemendik aitzina horren aktualitatea www.aquitaine.eus webgunean segi daiteke.