Hemen zaude: Hasiera Euskal kultura Bertsularitza Baliabide nagusiak

Baliabide nagusiak

Bertsularitzaren inguruko baliabide iturri nagusiak.

Xiberoa, Lapurdi eta Baxe Nabarra - Bertsularien Lagunak
Bertsularien Lagunak elkarteak, Ipar Euskal Herriko eremuan (Lapurdi, Baxenabarre, Xiberua) garatzen du bertsularitza, bai eta sustatzen, ikertzen eta begiratzen, bereziki erakaskuntzaren bidez, saioak eta Xilaba xapelketa antolatuz.

Euskal Herriko Bertsozale Elkartea
Bertsozale Elkartea 1987an sortu zen bertsoaren bitartez jaso dugun ondareak geroa izan dezan ziurtatu asmoz. Diru-irabazi asmorik gabeko erakunde sozio-kulturala da eta 2260 bazkide ditu gaur egun. Bertsolaritzaz arduratzen diren bestelako eragile guztiekin batera, bertsolaritza zaindu, sustatu, ikertu eta bere transmisioa eta etorkizuna bermatzea da Bertsozale Elkartearen egitekoa.

Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bertsularitzaren erreferente nagusia den Xenpelar Dokumentazio Zentroak helburu hirukoitza du: bertsularitzaren ondarea bildu, antolatu eta gizarteratu. Informazio hauetaz gain, munduko beste ahozko inprobisazioei buruzko informazioa tratatzen du.

BDB Bertsolaritzaren datu-basea
Xenpelar dokumentazio zentroaren datubasea. 1980tik bildutako informazioa 6 ataletan banatua da: biografiak, aldizkako ekitaldiak, doinuak, bertsoak, grabazioen katalogoa, bai eta ere agenda geolokalizatua.

Mintzola Fundazioa
Euskararen ahozkotasunaren ikergune eta erreferentzia, ahozko tradizioaren behatoki dinamikoa izan nahi duena eta gaurko gizarteak ahozkotasunaren alorrean dituen premien erantzule.

Bertsoa.eus - Bertso plaza digitala
Bertsularitzaren zabalkunderako komunikazio proiektu berritu eta bateratua, 2006an sortua. Bertso Plaza Digitala Elkarteak eta Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak lankidetzan argitaratua, orain arteko Bertsoa.eus eta Bertsoplaza.tv-ren egitasmo eta lantaldeak bat eginda.

Lanku
LANKUk (Bertsozale Elkarteak bertsolaritzaren azpiegitura indartzeko sortutako enpresa) edozein kultur ekitaldi sortzeko eta antolatzeko giza zein baliabide materialak kudeatzen ditu . Bertsolaritza indartzea du helburu.

Bertso-eskola digitala
Webgune honetan hiru tresna berri aurkituko dituzu: -Bertsotarako Arbel digitala, bertsoak idazteko aukera emango dizuna, ordenagailuaren abantailak eskura jarriz (errimategia, doinutegia, neurri zuzentzailea). -Bertso-eskolen mapa, bertso-eskolak zein herritan dauden eta bakoitzak ikasturte horretan zeintzuk talde dituen bistaratzen duena. -Bertsolaritzaren mapa, herri bakoitzean bertsolaritza zer osasunetan den bistaratzen duena, datuekin. Webgune honen nahia, bertsolaritza sustatzen ari diren bertso-eskolei eta herrietako eragileei tresnak ematea da, euren herriko edo bailarako egoeraren irakurketak egin ahal izateko, eta non eragin jakiteko. Bertso-eskolarako baliagarriak diren beste hainbat elementu ere aurkituko dituzu "tresnak" atalean.

Argo proiektua - Ahozko inprobisazioa munduan
Munduan gaindiko ahozko inprobisazioari buruzko ataria. Bertsozale elkarteak kudeatua.

Gaijartzailea.com
Gaijartzailearen lanaren inguruko webgunea.

hiru.com - Bertsularitza
XIX. mendean, berpizkundea (1876-1935), emazteak bertsularitzan, bertsua, txapelketak, hots atal osoa ahozko literatura forma honi buruz.

Iparraldeko bertsularitza munduko eragileak

Xan Alkhat bertsularia - Bat-batekoan! (cc-by-sa Nahia Garat)

Bertsulari, gai-egile, gai-emaile, saio antolatze, lehiaketak eta txapelketak, bertsu eskolak eta baliabide zentroak, Euskal kultur erakundearen datubasean zerrendatuak.

Interneten
Bertsolaritza ikertzeko sari deialdiak zabalik

Bertsolaritza ikertzeko bi sari eskainiko dira aurten ere, Mintzola Ahozko Lantegia eta UPV/EHUko Mikel Laboa Katedraren eskutik. 2.000 euroko bi sari esleituko dira eta deialdia zabalik dago. Lanen ikergai nagusia bertsolaritza izan behar du eta edozein jakintza-alorretik aztertu ahal izango da. Urriaren 15era bitarte egin ahal izango dira eskariak."

Tags:

«Gaur, gazteak entzunda, irudi luke bertsolaritza lana dela» | Berria.eus

Tags:

Hego Lapurdi Lurralde Eremuko ikastetxeen bertsu topaketak Donibane Lohizuneko RAVEL entzunaretoan | 2017-06-22, Bertsozale Elkartea

Hego Lapurdi Lurralde Eremuko Euskara zerbitzuak, Bertsularien Lagunak elkartearekin partaidetzan, seigarren urtez segidan, 2016/2017ko ikasturtean bertsularitzaren inguruko «bertsulari bat klasean» proiektua proposatu die lurraldeko ikasleei. Sei saioz osatutako proiektu hau lehen mailako eta kolegioko ikasleei zuzendu zaie. Saioak bukatzeko, parte hartzaile guzien arteko topaketak antolatu dira Donibane Lohizuneko Ravel entzunaretoan 2017ko ekainaren 15, 19, 20 eta 22an.

Tags:

Gehiago…