Hemen zaude: Hasiera Euskal kultura Bertsularitza Baliabide nagusiak

Baliabide nagusiak

Bertsularitzaren inguruko baliabide iturri nagusiak.

Xiberoa, Lapurdi eta Baxe Nabarra - Bertsularien Lagunak
Bertsularien Lagunak elkarteak, Ipar Euskal Herriko eremuan (Lapurdi, Baxenabarre, Xiberua) garatzen du bertsularitza, bai eta sustatzen, ikertzen eta begiratzen, bereziki erakaskuntzaren bidez, saioak eta Xilaba xapelketa antolatuz.

Euskal Herriko Bertsozale Elkartea
Bertsozale Elkartea 1987an sortu zen bertsoaren bitartez jaso dugun ondareak geroa izan dezan ziurtatu asmoz. Diru-irabazi asmorik gabeko erakunde sozio-kulturala da eta 2260 bazkide ditu gaur egun. Bertsolaritzaz arduratzen diren bestelako eragile guztiekin batera, bertsolaritza zaindu, sustatu, ikertu eta bere transmisioa eta etorkizuna bermatzea da Bertsozale Elkartearen egitekoa.

Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bertsularitzaren erreferente nagusia den Xenpelar Dokumentazio Zentroak helburu hirukoitza du: bertsularitzaren ondarea bildu, antolatu eta gizarteratu. Informazio hauetaz gain, munduko beste ahozko inprobisazioei buruzko informazioa tratatzen du.

BDB Bertsolaritzaren datu-basea
Xenpelar dokumentazio zentroaren datubasea. 1980tik bildutako informazioa 6 ataletan banatua da: biografiak, aldizkako ekitaldiak, doinuak, bertsoak, grabazioen katalogoa, bai eta ere agenda geolokalizatua.

Mintzola Fundazioa
Euskararen ahozkotasunaren ikergune eta erreferentzia, ahozko tradizioaren behatoki dinamikoa izan nahi duena eta gaurko gizarteak ahozkotasunaren alorrean dituen premien erantzule.

Bertsoa.eus - Bertso plaza digitala
Bertsularitzaren zabalkunderako komunikazio proiektu berritu eta bateratua, 2006an sortua. Bertso Plaza Digitala Elkarteak eta Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak lankidetzan argitaratua, orain arteko Bertsoa.eus eta Bertsoplaza.tv-ren egitasmo eta lantaldeak bat eginda.

Lanku
LANKUk (Bertsozale Elkarteak bertsolaritzaren azpiegitura indartzeko sortutako enpresa) edozein kultur ekitaldi sortzeko eta antolatzeko giza zein baliabide materialak kudeatzen ditu . Bertsolaritza indartzea du helburu.

Bertso-eskola digitala
Webgune honetan hiru tresna berri aurkituko dituzu: -Bertsotarako Arbel digitala, bertsoak idazteko aukera emango dizuna, ordenagailuaren abantailak eskura jarriz (errimategia, doinutegia, neurri zuzentzailea). -Bertso-eskolen mapa, bertso-eskolak zein herritan dauden eta bakoitzak ikasturte horretan zeintzuk talde dituen bistaratzen duena. -Bertsolaritzaren mapa, herri bakoitzean bertsolaritza zer osasunetan den bistaratzen duena, datuekin. Webgune honen nahia, bertsolaritza sustatzen ari diren bertso-eskolei eta herrietako eragileei tresnak ematea da, euren herriko edo bailarako egoeraren irakurketak egin ahal izateko, eta non eragin jakiteko. Bertso-eskolarako baliagarriak diren beste hainbat elementu ere aurkituko dituzu "tresnak" atalean.

Argo proiektua - Ahozko inprobisazioa munduan
Munduan gaindiko ahozko inprobisazioari buruzko ataria. Bertsozale elkarteak kudeatua.

Gaijartzailea.com
Gaijartzailearen lanaren inguruko webgunea.

hiru.com - Bertsularitza
XIX. mendean, berpizkundea (1876-1935), emazteak bertsularitzan, bertsua, txapelketak, hots atal osoa ahozko literatura forma honi buruz.

Iparraldeko bertsularitza munduko eragileak

Xan Alkhat bertsularia - Bat-batekoan! (cc-by-sa Nahia Garat)

Bertsulari, gai-egile, gai-emaile, saio antolatze, lehiaketak eta txapelketak, bertsu eskolak eta baliabide zentroak, Euskal kultur erakundearen datubasean zerrendatuak.

Agenda
  • Bertso saioak
  • Bertsularitza
Bertso saioa 2018/07/22
  • Animazioak
  • Bertso saioak
  • Bertsularitza
  • Besta
Harrizko Zubiko besta 2018/07/22
  • Bertso saioak
  • Bertsularitza
Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketa - Finala 2018/09/09
Gehiago…
Interneten
EEPk eta Eusko Jaurlaritzak iazko diru laguntzen kopuruei eutsi diete | 2018-07-17, Iparraldeko Hitza

2017ko aurrekontuarekin konparatuta, emendatze bakar bat izan da: Bertsolarien Lagunak elkarteak 10.000 euro gehiago eskuratuko ditu, hots 65.000€.

Tags:

Karine Etxeberri: "Espazio anitz zituzten emazteek sortzeko" - bertsoa.eus

Orain dela hiru urte aurkeztu zuen bertsolaritzaren feminizazioa aztertzen duen ikerketa, batez ere Baxenafarroan, Lapurdin eta Xiberoan kokatua. Iruñeko hitzaldian nagusiki bilakaera historikoa azaldu zuen: emakumeek bertsolaritzan izan duten presentzia eta mugimendu soziala bera nola antolatua den; plazei eta bertso-eskolei begira, funtzio ezberdinetan ze bereizketa sexual egiten den.

Tags:

«Belaunaldi orok behar du mintzabide propioa» - Kultura - Berria

"Bertsolaritzaren eta rockaren arteko harremana aztertu du Alberto Irazuk 'Rocka puntua!' saiakeran. Euskarak garaian garaiko «artefaktu berriekin» sinkronizatuta egon behar duela dio."

Tags:

Gehiago…