Ahozko inprobisazioa munduan gaindi

Ohitura hau ez da soilik Euskal Herrian praktikatua. Euskal diasporaz aparte, Europan, Ameriketan, Asian eta Afrikan aurkitzen da.

Anitz urtez Euskaltzainburu izan den Manuel Lekuona apaiza (1894-1987) lehena izan da bertsularitzaren izate primitiboa eta unibertsala serioski ikertzen. Bere ustez bertsularitza ahozko literatura da eta munduan zehar fenomeno hori arrunt bitxia da.


Kulturartea Mapa egitasmoak nazioarte mailan munduko kantu inprobisatuei buruzko ezagutza zabaldu nahi du. Bertsozaleek sortutako deskribapenekin eman zaio hasiera, eta pixkanaka kantu bakoitzari buruz adituek egindako deskribapen zuzenagoak eta zehatzagoak bildu nahi ditu.