Hemen zaude: Hasiera Euskal kultura Bertsularitza Bertsularitzaren historia

Bertsularitzaren historia

Xehetasun guti daukagu XIX. mende aitzineko bertsularitzaz. 10 000 urte daukan ahozko tradizioaren historiaurrean, artzain-aroan koka genezake.

Txapel eta Zepai bertsulariak
Txapel eta Zepai bertsulariak. 1933, Elgoibar. (cc by-sa guregipuzkoa.net)
Aita Antonio Zavalak dion bezala: "bertsularitzaren historian, 1801a baino lehenagoko denboretan, dena ilundura da gure gaian". 1801ean, Villabonan iragan saio arrakastatsu bat (4 000 ikusle herriko plazan) gordetzea erabaki zen.

Joxe Azurmendi idazleak honela ihardesten dio : "Bai, dena iluna da : ez  mamirik ez delako, bainan iñork ez duelako hori sekulan argitu". "Euskal literaturaren historia"-ren idazlea den Luis Michelena euskaltzainak erakusten digu "bertsularien ohidura zaharra dela, eta bederen Garibay-k aipatzen dizkigun XV. mendeko emazte bertsularien garaikoa dela".

Beti Joxe Azurmendiren arabera, baliteke XIV. mendetik inprobisaketa mota bat egin izatea Euskal Herrian. Badira kantuak, gerlak, familia liskarrak, baina ere buruzagi baten heriotza, etsai baten kontrako garaipena aipatzen dutenak. Belaunaldiz belaunaldi heldu zaizkigun  euskal kantu zaharrenak garai hartakoak dira.

"Bertsularitza arabiar garaikoa da" (888) erraten digu Gorostiagak, C. Etxegarai, P. Urkizu eta J.A. Arana-Martija ikertzaileek tesia bera sustengatzen dutelarik.  
888 urtea urrun iduritzen bazaigu ere, interesgarria litzateke Arabiarren eta Euskaldunen arteko kultura eta literatura harremanen aztertzea.

Bestalde, Euskal Herrian frango berant sartu den erlijio katolikoak bertsulariak izanen zirenengan eragina ukan du, zalantzarik gabe, bai eta koblakarien eta malabaristengan ere.

Argitasun gehiago

Iparraldeko bertsularitza munduko eragileak

Xan Alkhat bertsularia - Bat-batekoan! (cc-by-sa Nahia Garat)

Bertsulari, gai-egile, gai-emaile, saio antolatze, lehiaketak eta txapelketak, bertsu eskolak eta baliabide zentroak, Euskal kultur erakundearen datubasean zerrendatuak.

Agenda
  • Erakusketak
  • Bertsularitza
"Goresmenak Xalbadorri" erakusketa Noiz arte: 2019/10/13
  • Bertso saioak
  • Bertsularitza
Taldekako Xilaba 2019 2019/09/20
  • Bertso saioak
  • Bertsularitza
Miren Artetxe & Maddi Sarasua 2019/09/21
Gehiago…
Interneten
Xalbador egunaren harira, bertso-paper lehiaketa gaztetxo eta helduentzat | 2019-08-22, Bertsolari.eus

2019ko Xalbadorren Eguna 2019 delata, bertsopaper lehiaketa antolatu du DEIADARRA elkarteak, nahi duten guztientzat.

Tags:

Jakin 231: Bertsoari neurria hartzen

Bertsolaritzaren inguruan egindako ikerketan sakontzen du Jakinen monografikoak Harkaitz Zubiri, Jone M. Hernández, Miren Amuriza, Andoni Egaña eta Maialen Lujanbiorekin.

Tags:

Bilatzaile berria du Bertsolaritzaren Datu Baseak | 2019-02-19, Bertsozale Elkartea

Bilaketa bakarra eginda, BDB barruan dauden datu base guztietan zer dagoen ikusteko aukera egongo da.

Tags:

Gehiago…