''Klik'' ukipen-pantailak, euskal kulturaren erakusleiho
"klik" ukipen-pantailek euskal kulturaren eta euskararen inguruko aplikazio elkarreragile interesgarriak denen eskura jartzen dituzte, multimediari esker.

Gehienetan ukipen-pantailak ondoko bi aplikazioekin banatuak dira:
- "Kantuketan, mugi hitzen musikan"
Lau hizkuntzatan dagoen ekoizpen honek (Euskara Frantsesa Inglesa Gaztelera) 120 euskal kanturen entzuteko parada eskaintzen du, eta horretaz gain, "Kantuketan" erakusketan (2001-2006) zeuden bideo artxiboen eta elkarrizketa zatien gozatzeko aukera. Kantuketan erakusketaren gai nagusiak lau atalen bidez azaltzen dira aplikazioan. - "Euskal Herriko Aurpegiak"
Aplikazio honen helburua ez da Euskal Herriaren azterketa eta ezagutza sakona egitea, izaera politikoari, historiari, kulturari, geografiari eta beste zenbait esparruri buruzko zertzelada nagusienak azaltzea baizik.
Euskal kultur erakundeko egoitzara etor daiteke publikoa - hitzordua hartuz gero haatik - astelehenetik ostiralera.
Hiru ardatz nagusiren inguruan oinarritua den bide-orria landu du Euskal kultur erakundeko lantaldeak 2023-2026 epealdirako.