EKE, EHESS eta Euskal etnopoloa labelaren partaideek 2021eko urtarriletik maiatzera bitartean, bost hitzorduz osatutako laugarren mintegia antolatuko dute, urririk eta denei idekia dena. Osasun egoeraren arabera, mintzaldiak on line edo presentzialean proposatuko dira.
Laugarren urtea segidan egiten du EKE-k, EHESS-ekin partaidetzan, antolatzen duela, Etnopoloa labelaren barne, mintzaldi ezberdinetaz osatu mintegi bat, egitasmo zientifiko eta kulturala galdezkatzen duena.
Lehen mintzaldia 2021eko urtarrilaren 21ean iraganen da. Ondotik, beste lau hitzordu izanen dira:
2021eko otsailaren 18, osteguna, 18:00: Euskal raparen hausnarketa antropologiko historikoa, Eric Dicharry, antropologian doktore eta ikertzaile independente
2021eko martxoaren 18, osteguna, 18:00: keinu hizkuntzari buruzko mintzaldia, Carlo Geraci, IJN ikerketa taldeko zuzendari, Jean Nicod Institutua (Ecole normale supérieure) – IKERekin ko-antolatua (CNRSeko UMR 5478, Euskara eta euskal testuen ikerketa-zentroa)
2021eko apirilaren 15, osteguna, 19:00: Bonaparte printzearen euskal euskalkien ikerketa: lanketa zientifiko eztabaidaezina?, Kepa Altonaga, biologia irakasle (UPV/EHU) eta idazle – Bilketarekin ko-antolatua
2021eko maiatzaren 6a, osteguna, 18:00: Paisaia eta lurraldetasuna Euskal Herrian : bilakera baten historia, Maitane Ostolaza, irakasle Nanteseko Unibertsitatean eta Sabine Casenave, Euskal Museoko Kontserbatzaile nagusi
Osasun egoeraren arabera, mintzaldiak on line edo presentzialean iraganen dira.
Aitzpea Leizaolak eskainiko duen Oinetatik gogora: zapatagintzaren memoria bizia(raztea)z mintzaldiak osatuko du laugarren mintegi honen egitaraua (data zehaztu gabe da oraindik). Hitzordu hori 2019an, Hazparnen, Clarenza kultura zentroarekin partaidetzan abiatutako Zapat(h)ari ikerlari/artista egonaldi partekatu proiektuari lotua da.