Maia Etchandy
2022/07/01
Beren urtesaria ordaindua duten Euskal kultur erakundeko elkarte-kideek 2023. urteko kultura egitasmoaren barnean kokatuko diren partaidetza eskaera txostenak mailez eskuratuko dituzte. Eskaerak 2022ko azaroaren 13rako helarazi beharko dira, berantenik.
Oroitarazi behar da bakarrik urtesaria ordaindua duten EKE-ko elkarte-kideek proiektu deialdi honetan parte har dezaketela.
Egitasmoak hobeki aurkezteko posible da Euskal kultur erakundeko teknikari batekin hitzordua hartzea.