Euskal kultur erakundeko 2024. urterako partaidetza eskaera txostenak
Beren urtesaria ordaindua duten Euskal kultur erakundeko elkartekideek 2024. urteko kultura egitasmoaren barnean kokatuko diren partaidetza eskaera txostenak mailez eskuratu dituzte. Eskaerak 2023eko azaroaren 13a aitzin itzuli beharko dira.

Oroitarazi behar da bakarrik urtesaria ordaindua duten EKE-ko elkartekideek proiektu deialdi honetan parte har dezaketela. Bakarrik ongi beteak eta epeetan itzuliak izanen diren txostenak aztertuak izanen dira (azken epea: 2023eko azaroaren 13a).
Egitasmoak hobeki aurkezteko posible da Euskal kultur erakundeko teknikari batekin hitzordua hartzea.
Gehiago jakin
- EKE-ren elkarte-kideei zuzendutako egitasmo deialdia
- Harremana: Marion Lastiri - marion.lastiri@eke.eus
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)