Iparraldea Bertan zikloaren 21. edizioa martxoaren 1etik 22ra iraganen da, Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean. Euskal kultur erakundeak, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin lankidetzan, hainbat kontzertu, hitzaldi eta erakusketa eskainiko ditu, bai eta film proiekzio bat ere. Antolatuak diren ekitaldi guziak zuzenean ikusgai izanen dira Koldo Mitxelena Kulturunearen webgunean.
Iparraldeko artisten sorkuntzak agerian emateaz gain, Euskal kultur erakundeak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak aspaldian antolatzen duten Iparraldea Bertanzikloak, gure lurraldearen kultura aberastasuna Hegoaldeko biztanleeri ezagutaraztea du helburu. Aurten ere, nahiz eta osasun krisia izan, ipar Euskal Herriko artistak Donostiako Koldo Mitxelena Kulturuneko liburutegian arituko dira martxoko astearte arrats guziz, arratsaldeko 19:00etan.
Martxoaren 1.etik 25era: erakusketa (Liburutegiko 1. solairuan) Colette Larrabururen Francoren mende kantatzen genueneanliburuaren haritik 1970eko hamarkadan, Ipar Euskal Herriko emakume eta gizon abeslari batzuek euskal kantua herritartasun eskubiderik gabeko guneetan sartu zuten. Bereziki Hego Euskal Herrian, frankismoaren berunezko txapa jasaiten zuten lekuetan. Hainbat argazki, kartel, disko, irudi eta oroitzapen dokumentu gertakari haren eragileen eskuetatik bildurik, erakusketa honek garai hartako giroa ezagutzeko eta ulertzeko aukera emanen digu.
Oroitaraz dezagun antolatuak diren ekitaldi guziak internet bidez zuzenean segitzen ahalko direla hemen klikatuz.