Berripaperak (1998-2008)

Euskal kultur erakundeak "eke.berriak" deitu berripapera argitaratu zuen 2005eko azarotik, 2008ko ekainera, bi hilabetetarik. Euskal kultur erakundeak eta bere elkarte kideek urtean zehar antolatzen zituzten ekintzen berri ematen zuen laburzki, testuz (euskaraz eta frantsesez) eta irudiz.

Leihotik
Leihotik
Zenbaki bakoitzak ondarearen edo euskal kulturaren elkarte edo sail berezi bat argitan ematen zuen, elkarrizketen eta argazki erreportaien bidez.

Berripaperan aipatu gaiak sakonago barnatuak izan dira www.eke.eus web atarian, agerkari honek euskarri elektronikoaren osagarria izan nahi zuelarik.

"eke.berriak"-en zenbaki ezberdinak telekarga ditzakezue. Dataren eta aipagaien arabera sailkatuak dira. Gai guzi horiek web atarian sakonduak dira.

Halaber, Leihotik gure bihilabetekari ohiaren zenbaki guziak ikus ditzakezu.  Leihotik 1998tik 2005a arte argitaratu da, eta agerkari honen artxiboetan euskal kulturaren eta ondarearen inguruko artikulu eta lekukotasun anitz atxeman daitezke.