Estrategia numeriko bat garatzea

Estrategia numerikoa EKE-ren arartekolaritza numerikoaren inguruko dispositiboen plantan ezartzea, ebaluatzea eta hobetzea gidatuko duen kuadroa da.

Orokorki, kultura arartekolaritzaren xedea, arte eta ondare mota ezberdinen jabetze kolektiboa sustatzea da, publikoen eta kultura edukien arteko bitartekari lana eginez. Euskarrien desmaterializazioa eta pertsonen eta makinen arteko internet bidezko interkonekzioak kontutan hartzen baldin badira, numerikoak arartekolaritza lan hori erabat aldarazi du.

2000. urte hasieratik, EKE-k euskal kulturaren arartekolaritza numeriko bat garatzen du, tresna tekniko batzuen bitartez (webguneak, berripaperak, sare sozialak, multimedia erakusketak, ...), batzuetan lagunduak direnak (erakusketen bisita gidatuak, dokumentu batzuen ikusteko parada EKE-ren egoitzan, …). Tresna horiek denbora berean informazioen edo baliabide numerikoen eskuragarritasuna ahalbideratzen dute, baina ere kultura eragileen eta publikoen arteko partekatzea.

Estrategia numerikoa EKE-ren arartekolaritza numerikoaren inguruko dispositiboen plantan ezartzea, ebaluatzea eta hobetzea gidatuko duen kuadroa da.

2017an, lantaldeak bide-orri bat idatzi du estrategia horren ardatz nagusiak aipatzen dituena 2020 urte arte. Horren obratzea 2018an hasia du.

2018-2020ko EKE-ren estrategia numerikoko bide-orriak bost norabide estrategiko ditu:

  • Euskal kulturari buruzko ikerketen eta gogoetan hedatzea
  • Ondare datubaseetarako sarbideen erraztea
  • Eduki numeriko editorializatuen ekoizpena eta partekatzea
  • Aktualitate artistikoa eta kulturalaren biltzea eta agerian ematea
  • EKE-ren eskaintza numerikoaren inguruko komunikazioa