Lehiaketa

Lehiaketarentzako web-orrian 12 argazki proposatuak zaizkie bisitariei, denak Creative Commons lizentziapean (Aitortu-Partekatu berdin). Argazki bakoitzak zenbaki bat izanen du. Lehiaketan parte hartu nahi duenak argazki bat hautatu behar du. Argazkian oinarrituz bi aukera ditu parte-hartzaileak :

  • euskarazko testu bat idaztea (edozoin generotan, poesia, narrazioa, deskripzioa, bertsoak, twiteratura bezalako nanoliteratura…). 750 karakterekoa gutienik, 2500 karakterekoa gehienik.
  • irudi berri bat sortzea (argazkia eraldatuz, marrazki bat edo margo bat eginez, 3D-ko irudi bat sortuz…). Biak egin daitezke ere bai. Orotara parte-hartzaile bakoitzak bost sormen lan aukeztu ditzake gehienik (adibidez hiru testu eta bi irudi, edo bost irudi).

Igorleak ziurtatzen du bidalitako obren egilea dela. Parte-hartzaileak bere sorkuntza helaraziko die antolatzaileei www.irudimena.com web-orrian dagoen inprimakiaren bidez edo mezu bat bidaliz info@irudimena.com helbidera, zehaztuz aukeratu duen argazkiaren zenbakia. Edozoin kasutan bere parte-hartzea baieztatuko duen agiria eskuratuko du berak utzitako epostan. Lehiaketan parte hartzeko epea 2012ko martxoaren 15ean hasiko da eta 2012ko maiatzaren 15a arte iraungo du.