Eduki programa (2007-2008)
Euskal kultur erakundeak Eduki izeneko formakuntza saila antolatu du 2007ko urritik 2008ko maiatzera, kultura eta ondare alorretan internet egitasmo bat alhan ezarri nahi zuten Euskal Herri barnekaldeko kultur elkarteekin.

www.eke.org euskal kulturaren web atariko baliabide teknologietan oinarritzen den dispositiboari esker, kultura eragileek beren web orrialdeak sortu ahal izan dituzte, hasieratik bukaeraraino lagunduak izan direlarik. Egitasmoak anitzak izan dira: web orrialde tematikoen sortzea (sorkuntza baten sustapena, elkarte baten aurkezpena), edo blogak, irudi galeriak, edo bideoak sareratzea adibidez.

Eduki programaren helburua bikoitza zen:
- Alde batetik barnekaldeko kultur elkarteak laguntzea interneten komunikatzen, lehen web argitarapen egitasmo xume batetik abiatuz
- Bestaldetik, euskal kulturari eta ondareari buruzko eduki numerikoen hedapena bultzatzea.
Tailerrak 2007ko urritik 2008ko maiatzera iragan dira.
- Eduki programari buruzko xehetasunak:
Jakes Larre - EKE
| Europako Erkidegoak lagundu egitasmoa Leader + programaren barnean | ![]() |
![]() |


Euskal kultur erakundeko egoitzara etor daiteke publikoa - hitzordua hartuz gero haatik - astelehenetik ostiralera.
Hiru ardatz nagusiren inguruan oinarritua den bide-orria landu du Euskal kultur erakundeko lantaldeak 2023-2026 epealdirako.