Fernando Morillo

Fernando Morillo

Fernando Morillo idazlearekin topaketa

2. eta 3. zikloak

Fernando Morillok hogeita bost liburutik gora idatzi ditu (Abbadiaren Sekretua, Pasio Krimena, Zonbia San Mamesen, Itzalen Sua, …) gehien bat haur eta gazte literaturaren esparruan. 2011ko udazkenean Abbadiako Nekatoenea etxaldean egon zen eta hango giroan murgilduz sortu zuen gazteendako abenturazko eleberria: « Abbadiaren sekretua ». Nahiz eta gazteentzat idatzia izan, helduek ere liburua gustokoa dute. Ukan duen arrakastaren ezaugarri, liburuaren lehen edizioa agortua da jadanik. Bere argitaletxeak, Gauminek, bigarren edizioa prestatzen du (euskaraz).

Topaketa honentzat Fernandok publikoa Abbadiaren mundu misteriotsu eta zoragarrian murgilduko du, enigma batzu proposatuz eta liburuko bi protagonisten munduan sartuz.

Gehiago jakin

Harremana