"Kiski Ta Kaska" sorkuntza
2007ko neguan Euskal Kultur Erakundeak ahozkotasunaren bilketaren inguruan eraman esperientziaren ondotik Amikuzen, lau artista gaztek sorkuntza bat landu dute, bost amikuztarren lekukotasunetan oinarrituz.
Ortzi Hegoaz-Maroteauk, Xan Errotabeherek, Maialen Eiherabidek et Jokin Irungaray-ek transmizioa, belaunaldien arteko harremanak edo euskal mitologia bezalako gaiak garatu dituzte, dantza, antzerkia, musika inprobisaketa edo ipuina elkarrekin nahasiz. Oren bateko ikusgarri hau Donapaleun aurkeztu dute 2008ko maiatzaren 16an.
Argitxu Camus Etchecopar