1920tik 1965era

Donoztiriko gazteriak alaitu karro ibilaldia 1956an (Nafarroa Beherea)
Donoztiriko gazteriak alaitu karro ibilaldia 1956an (Nafarroa Beherea)
Berrogeita bost urtez, Eliza izan da euskarazko herri antzerkiaren sustatzaile bakarra, baina garai hori bi zatitan banatu behar da : lehen zatia 1920tik 1945era luzatzen da eta apaizalekeriak eta atzerakoitasunak izan zituen nagusi.

Bigarren zatian, paregabeko bi idazle agertu ziren antzerki amaturraren maila hobetzen lagunduko zutena, hala nola:

 60. hamarkadatik goiti, Monzon-ek bezala, laikoak idazten hasi dira. Oraingoan gainera, bi emazte-idazle agertzen dira :

  • Hazparneko Mayie Eliçagaray
  • Bankako Marie-Jeanne Minaberry, bereziki haurrentzat idatziko duena.

Antzerki-taldeak herri bereko gaztez osatuak dira oraino.

Gazte horiek ez dira batere arduratzen beste herrietan gertatzen denaz... Gainera, ezin dituzte beste ikusgarriak ikusi, Erramuz eta Bazkoz denak taula gainean baitira !