Bost idazle garrantzitsu

Gerla Handiaren (1914-18) eta Bigarren Mundu Gerlaren (1940-45) arteko urte haietan, bost apezek bereziki lan handia egin zuten eta merezi dute goretsiak izatea.

Jean Barbier (1875-1931)

Donibane Garazin sortua, Senpereko erretore izana. Iparraldeko "Euskal teatroaren aita" deitzen ahal diogu. Sei komedia idatzi zituen, eta beste bat, bi lagunekin.

Justin Mirande (1872-1969)

Ainhoan sortua, Hazparneko erretore izena. Hamahiru komedia moldatu zituen, batzuetan Eugène Labiche eta Georges Courteline frantsez idazleen obrak oinarritzat hartuz.

Léon Léon (1896-1962)

Hazparnen sortua, Uztaritzeko erretore izana. Zazpi komedia idatzi zituen.

Pierre Lafitte (1901-1985)

Luhoson sortua, biziki luzaz Uztaritzeko Seminario Ttipian irakasle izana, hamalau obra bederen idatzi zituen P. Ithurralde izenordea erabiliz.

Piarres Larzabal (1915-1988)

Azkainen sortua, luzaz Zokoako erretore izana. Lehen obra "Irri eta nigar" 1934ean egin zuen. Berak zioenez, gutienez ehun obra (laburrak eta luzeak) idatzi zituen (Piarres Larzabal, Idazlanak I, II, III, IV, Orotara 42 antzerki, Piarres Xarritonek bilduak. Elkar, 1991 eta 1992.).